XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DABID.- Eta hori... liburu ala Entziklopedia oso bat da?

TANIA.- Har ezazu eta sofara eraman.

(Dabidek bizkarrean jaso eta, liburuaren pisuak makurturik, nola edo hala eramanen du)

DABID.- Nork idatzia?

TANIA.- Jose Migel Barandiaran-ek.

DABID.- (Silabeatzen) Barandirin?

Borondoron?

Berenderen?

Zer esan duzu?

TANIA.- Ba-ran-di-a-ran!

DABID.- Barra de pan.

Ez oihukatu.

Entzun dizut!

Liburu honen idazlea Barra de pan da.

Gose naiz!

TANIA.- Dabid, Dabid, Dabid... kopeteraino naukazu.

Lastime!

Libubu honek ez du marrazkirik.

Ez da pertsonaia mitologikoen irudirik agertzen.

Baina irakurriz jakinen dugu zer nolako aurpegia zuten.

DABID.- Zer diozu?

Burutik jota al zaude, edo?

Liburu mardul hori ez dut irakurriko.

TANIA.- Dabid.

Nere onetatik ateratzen nauzu.

Zatoz hona nirekin irakurtzera.

Agudo!

Baina zer arraio daramazu?

DABID.- (Motxilatxo batetik hauspo itxurako argazki makina zaharra atereaz) Aitonaren argazki makina.

Horrela pertsonaia mitologikoren bat ateratzen baldin bada, esango diot: Txoritxo, Txoritxo Erresinula eta Zasss!

Bere argazkia izanen dut.

(Hau esatean flasha duen makina batekin argazki bat egin.)

(Flashak Tania itsutuko du)

TANIA.- Aaaahhhh.

Burutik jota zaude, oso.

Zatoz irakurtzera.

Ea zer dioen liburuaren hitzaurreak.

(Argia ilundu eta grabatuta dagoen Taniaren ahotsa entzunen da bozgailuetatik)

Liburu honetan irakurriko dituzun istorioak gaurko euskaldunon bizitzan erabat ahaztuta daude.

Antzinako ipuinak, gure arbasoen mito zaharrak baino zertxobait gehiago dira.